Portuondo kanpina Bizkaiko Urdaibai izeneko eskualdean datza, hain zuzen ere, Euskal Herriko txoko turistikorik ikusgarrienetakoa, bai kokaleku pribilegiatuagatik - itsasoa, mendia, kultura eta jaiak elkartzen ditu-, bai ingurune natural aberatsagatik, 1984an UNESCO-k Biosferaren Erreserba izendatu zuena.
     
 Kokapen geografiko nabari hau dela eta, turismo, kirol eta kultur toki interesgarriez goza dezakegu 15 kilometroko erradioan. Portuondo kanpinak gure oporraldia zein egonaldiak igarotzeko aukera anitz eskaintzen digu:
     
  • Surfa:
    Mundaka izeneko herrian, Portuondo kanpinetik 500 metrotara, surfean aritzeko Europako olaturik onenez gozatzeko aukera izango duzu.
  • Kirola eta Mendia:
    Asko dira eskualde honek eskaintzen dituen kirol-jarduerak: menditik ibilaldi politak egitea, Urdaibai itsasadarretik aldez aurretik antolatutako txangoez gozatzea, edo surf, piraguismo, bela, urpeko arrantza edo kanabera-arrantza ikastaroak egitea.
  • Hondartzak:
    Kanpinetik bertotik itsasoaz gozatzeko aukera dugu, eta nahi badugu, inguruneko hondartzetara joan gaitezke, esaterako, Mundakako hondartzara (500 m), San Antonio hondartzara (km 1), Lagako hondartzara (20 km), Bakioko hondartzara (15 km) edo Laida herriko hondartzara (kanpinaren aurrean).
  • Kultur turismoa:
    Portuondo kanpinetik gertu, herri eta txoko interesgarriak aurkituko ditugu, Bizkaian arras ezagunak, esaterako, Mundaka, Bakio, Bermeo, Gernika eta Elantxobe.
  • Hiri-turismoa:
    Hala nahi badugu, Bilbao ezagutzera hurbil gaitezke, garai batean "burdinazko hiria" zeritzonak eta egun, Guggenheim museo ospetsua dela eta, "titaniozko hiria" deritzonak eskaintzen digun oroz gozatzera.
  • Turismo gastronomikoa:
    Euskal Herriko zerarik erakargarrienetakoa bertoko sukaldaritza da, euskal herri eta hiri guztietan dastatzeko aukera izango dugula. Zergatik ez diogu jateari ekiten gure Portuondo jatetxe entzutetsutik, bertoko itsaski eta arrain freskoengatik?

ingurunea | kamping | bungalowak | sarrerak | jatetxea
gordespenak | i. turistikoa | bisita birtuala | email |


Camping PORTUONDO - 48360 Mundaka (Bizkaia) - Tel 94 687 77 01 - Fax 94 687 78 28 - recepcion@campingportuondo.com