INFO TURISTIKOA ETA INGURUA

Portuondo Kanpina Mundakan dago. Mundaka Urdaibai gisa ezagutzen den Bizkaiko eskualdeko herria da, eta Euskal Herriko gune turistiko garrantzitsuenetakoa da, bai itsasoa, mendia, kultura eta dibertsioa biltzen dituen leku pribilegiatuan dagoelako, bai duen ingurune natural aberatsa dela eta, UNESCOk 1984an Biosferaren Erreserba izendatutakoa, hain zuzen ere.

Kokapen geografiko garrantzitsu hori dela eta, turismoaren, kirolaren eta kulturaren interesgune garrantzitsuenetakoez gozatzeko aukera dugu 15 Km-ko ingurunean. Portuondo Kanpina aukeratuz gero, gure opor eta ihesaldietarako aukera amaigabeak izango ditugu.



Mundakako portua

Mundakako portua

Mundakako portua Urdaibairen aireko fotoa Omaren basoa Portuondotik foto hartua Urdaibai. Lagako hondartza. Ogoño.

Itsas jarduerak:

Portuondo Kanpinaren ingurunean itsasoaz gozatu ahal izango dugu hainbat kirol eginez: urpekaritza, piraguismoa, kirol-arrantza edo bela, edo itsasontzian nahiz belaontzian paseoa egin edo zetazeoak ikusi.

Surfa:

Portuondo Kanpinetik 500 m eskasera, surfa egiteko Europako olatu onenetakoaren izendapena jaso duten olatuez gozatu ahal izango duzu.

Natura:

Eremuak naturaz gozatzeko eskainitako jarduerak ugariak dira: txangozaletasuna, Urdaibaiko itsasadarrean programatutako txangoak egitea, mountain bikeko ibilbideak egitea, txoriak ikustea, edo bertako faunaren babeslekua bisitatzea, besteak beste.

Hondartzak:

Kanpinetik bertatik joan gaitezke itsasora, edo inguruko hondartzak ezagutzera joan gaitezke: Mundakakoa (500 m), San Antonio (1 Km), Laga (20 Km), Bakio (15 Km) edo Laida (kanpinaren parean), besteak beste.

Kultura:

Portuondotik gertu Bizkaiko probintziako interes kultural ezaguneko herri eta eremuak topatuko ditugu: esaterako, Bermeo, eta han Gaztelugatxeko Doniene eta Matxitxako lurmuturra; Gernika, eta bertan Batzar Etxea, Jai Alai frontoia edo Bakearen Museoa bisita ditzakegu; Kortezubi, eta bertan Santimamiñeko Kobak eta Oma Basoa; Busturia, han dago Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa.

Hiria:
Gogorik izanez gero, Bilbo ezagutzera ere joan gaitezke, eta garai batean burdinaren hiri deitutakoak (orain titanioaren hiri gisa ezagunagoa da Guggenheim museo ezaguna dela eta) zer eskaintzen digun ikusi.

Gastronomia:
Euskal Herriko erakargarritasun handienetako bat gastronomia da, eta horretaz gozatuko dugu herri eta hiri guztietan. Zergatik ez gara hasiko Portuondo jatetxean, itsaski eta arrain freskoak erabiltzen dituelako ezaguna izanik?

Intereseko beste esteka batzuk:

Camping PORTUONDO - 48360 Mundaka (Bizkaia) - Tel 94 687 77 01 - Fax 94 687 78 28 - recepcion@campingportuondo.com

JATETXEAREN WEBA / TXAKOLIAREN WEBA - Webgunearen mapa

Campimg Portuondo en Facebook Conexión Wifi Se admiten animales