Erreserba bat egin nahi baduzu, dagokion formularioa bete dezakezu.
Disponibilitatea kontsultatu eta erreserba telefonoz edo e-mailez ere eska dezakezu.
Karabanen, autokarabanen, denda-orgen eta furgoneten kasuan, gomendagarria da beti erreserba egitea.
Hauek dira bungalowak erreserbatzeko baldintzak:
- Gutxieneko egonaldia zazpi gauekoa da goi-denboraldian, eta bikoa, tarteko denboraldian.
- Seinale gisa ordaindu beharreko kopurua erreserbaren guztizkoaren % 50ekoa da (BEZa kontuan hartu gabe).
Bezeroak erreserba bertan behera utziko balu, bungalowa okupatzeko ezarritako eguna baino 30 egun lehenago egin beharko du, eta baliogabetze-gastua 25 €-koa izango da. Hala egingo ez balu, enpresaren esku geratuko da kalte-ordainen kontzeptuan zer kopuru jaso zehaztea.
Ostatuaren prezioaren gainerakoa iritsitakoan eman beharko da.
Camping PORTUONDO - 48360 Mundaka (Bizkaia) - Tel 94 687 77 01 - Fax 94 687 78 28 - recepcion@campingportuondo.com