Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, informazioa biltzeko gure zerbitzuak hobetzeko asmoz eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horiek instalatzea onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, eta, hala nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea eragotzi dezake; baina kontuan izan beharko du ekintza horrek webgunean nabigatzeko zailtasunak sor ditzakeela. Cookieak ez dira izaera pertsonaleko informazioa biltzeko erabiltzen. Horien erabilera baimendu edo ukatu dezakezu, eta konfigurazioa alda dezakezu nahi duzunean. Informazio gehiago duzu gure Cookien politika atalean.
Bungalow erreserba

Erreserbatu webgune honetan abantaila gehiagorekin

  • Prezio bermaturik onena

    gure webgunean erreserba egitean

  • Magultasun handiagoa

    erreserba bat bertan behera uzteko, datak aldatzeko edo ostatua aldatzeko

  • tratu zuzena eta artekaririk gabea

    Bezeroarekiko komunikazio argia eta pertsonalizatua

Argibide orokorrak

2026an zabalik dagoen aldia:2026/02/16tik 2026/11/15era

Harrera Ordutegiak:Goi-denboraldian: 9:00 - 23:00. Urteko gainerakoan: 9:00 - 21:00. Harrera zabalik asteko 7 egunetan.

Taberna eta Jatetxeak zabalik dauden aldia: Kontsultatu ordutegiak www.restauranteportuondo.com webgunean www.restauranteportuondo.com

Igerilekua zabalik dagoen aldia:2026/06/20 tik 2026/09/06 ra. Igerilekuko ordutegia: 11:00 - 20:00

Apertura de tienda: Del 01/07/2026 al 31/08/2026. Horarios de tienda: Tienda: de lunes a jueves, de 9:00 a 14:00 y de 18:30 a 21:30, y de viernes a domingo de 9:00 a 21:45.

Accesos: El vial principal del camping tiene una pendiente del 18%, y una anchura de 4,5mt., y es la única vía de entrada y salida.

Parking: Debido a la orografía del terreno, el aparcamiento asignado a los coches no siempre está junto a la parcela de acampada o al bungalow.

Visitas: La entrada de visitas ha de ser autorizada expresamente en Recepción, teniendo un coste de 7,50€ por persona y día.

La persona titular del alojamiento o parcela es responsable de las molestias y perjuicios causados por las personas que viajan con él. En caso de quejas reiteradas de otros campistas o del propio personal del camping, o de incumplimiento reiterado de las normas internas del camping, nos reservamos el derecho de expulsión y de cargar los costes que haya supuesto.

Pagos: No se admiten cheques, no se admiten tarjetas American Express ni Dinners Club.

Ostatuak

Erreserbak

 

Erreserba bat formalizatu aurretik, fakturazio-datuak eman behar dira.

Erreserba bat ez da irmoa izango kanpinak erreserbaren idatzizko baieztapena eman arte.

 

Aurrerakina: Erreserba baieztatzeko, bezeroak egonaldiaren guztizkoaren %50 aurreratu beharko du.

 

Deuseztapenak: Bezeroak erreserba deuseztatzeak honako zigorrak izango ditu:

 

  • 10€, deuseztapena ostatua hartzeko finkatutako data baino hogeita hamar egun lehenago baino gehiago egiten bada.
  • Eskatutako seinalearen %40, deuseztapena 30 egun edo gutxiago eta 16 egun baino gehiago lehenago egiten bada.
  • Eskatutako seinalearen %60, deuseztapena 15 egun edo gutxiago eta 8 egun baino gehiago lehenago egiten bada.
  • %100, 7 egun edo gutxiago lehenago egiten bada.

 

Erreserbaren aldaketa: bezeroak bere egonaldian aldaketak (datak eta/edo ostatu mota) eska ditzake idatzizko eskaera bidez, eta aldaketa erabilgarritasunaren araberakoa izango da.

 

Baieztapen epea: Online egin ez diren erreserbetarako, bezeroak astebeteko epea du aurrerakinaren ordainketa egiteko. Ordainketa eta seinalea jaso ondoren, erreserba idatziz baieztatuko da.

 

Bungalow-eko ekipamendua: Sukaldeko tresneria osoa, kontratatutako modeloaren araberako plaza kopururako. Berogailua. Prezioak oheko arropa, eskuoihalak eta sukaldeko zapiak barne hartzen ditu. Kanpoko barbakoa. Aparkalekua instalazioen barruan. Garbitegia kanpineko instalazioetan, arropa-eskegile bat bungalow-ean. Ez dute etxetresna elektriko txikirik.

 

Glamping-etako ekipamendua: Sukaldeko oinarrizko tresneria, kontratatutako modeloaren araberako plaza kopururako. Prezioak oheko arropa barne hartzen du. Aparkalekua instalazioen barruan.

 

Maskotak: Maskotak onartzen dira Harrerako langileek adierazitako bungalowetan. Maskotak dituzten bungalowetarako erreserbak telefonoz egin behar dira.

 

Ordutegiak: Ostatuetan sartzeko ordua iristeko eguneko 17:00etatik aurrera izango da, eta irteteko ordua 12:00ak baino lehen.

 

Erretzea: Debekatuta dago ostatuen barruan erretzea.

 

Okupazioa: Ezin da gainditu bungalow bakoitzean onartutako pertsona kopuru maximoa.

 

Irteera: Ostatua garbi eta txukun utziko da, sukaldeko tresnak garbi eta zaborra horretarako prestatutako edukiontzietan utzita.

 

Adin txikikoak: Ez dira onartzen adin txikikoak bakarrik bungalowetan. Adin txikikoek ezin dituzte erreserbak egin.

 

Erreserbatzeko gutxieneko egonaldiak:

 

  • 2 gau denboraldi baxu eta ertainetan
  • 3 gau zubietan eta Aste Santuan
  • 4 gau denboraldi altuan
  • 7 gau denboraldi gehigarrian

Kanpaldi

Prezioa: Oinarrizko prezioak denda edo karabanarako lursaila eta auto bat, edo autokarabana bat, eta kanpineko zerbitzu guztietarako sarbidea barne hartzen ditu. Lursail murriztuetan, prezioak denda bat barne hartzen du.

 

Maskotak: Animaliak onartzen dira. Animaliek lotuta egon behar dute eta esleitutako lursailean egon. Animalien jabeak izango dira gerta daitezkeen gorabeheren erantzule. Debekatuta dago maskota bakarrik eta zaintzarik gabe lursailean uztea.

 

Okupazioa: Ez da onartzen instalatzea Harrerako langileek lursail-zenbaki bat esleitu arte.

 

Adin txikikoak: Ez dira onartzen adin txikikoak lagundu gabe kanpalekuan. Adin txikikoek ezin dituzte erreserbak egin.

 

Ordutegiak: Lursailak irteera eguneko 12:00ak baino lehen hustu behar dira. Kanpinak ordu horren ondoren okupatuta dagoen lursaila husteko eskubidea gordetzen du.

 

Erreserbatzeko gutxieneko egonaldiak:

 

  • Denboraldi baxua: 2 gau
  • Denboraldi ertaina: 4 gau
  • Denboraldi altua: 7 gau

 

Erreserbak

 

Ez dira onartzen 6,5 metrotik gorako karabana edo autokarabana erreserbak.

 

Erreserba formalizatu aurretik, fakturazio-datuak eman behar dira.

 

Erreserba ez da irmoa izango kanpinak erreserbaren berrespena idatziz eman arte.

 

Aurrerapena: Uztaileko eta Abuztuko hilabeteetarako erreserba berresteko, bezeroak egonaldiaren guztizkoaren %50 aurreratu beharko du.

 

Berrespen-epea: Bezeroak astebeteko epea du aurrerapenaren ordainketa egiteko. Ordainketa eta seinalea jaso ondoren, erreserba idatziz berretsiko da.

 

Deuseztapenak: Bezeroak erreserba deuseztatzeak honako zigor hauek izango ditu:

 

  • 10€, deuseztapena kanpinera sartzeko ezarritako data baino hogeita hamar egun baino gehiagoko aurrerapenarekin egiten denean.
  • 25€, deuseztapena kanpinera sartzeko ezarritako data baino 29 egun edo gutxiago eta 8 egun edo gehiagoko aurrerapenarekin egiten denean.
  • Eskatutako seinalearen %100, deuseztapena 7 egun edo gutxiagoko aurrerapenarekin egiten denean.