Utilizamos cookies propias y de terceros para optimizar su visita y recopilar datos analíticos. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Usted puede permitir su uso o rechazarlo, también puede cambiar su configuración siempre que lo desee. Dispone de más información en nuestra Política de Cookies.

erreserbatarako telefonoa 94 687 77 01

Kanpinaren kokapena

Portuondo Kanpina Mundakan dago. Mundaka Urdaibai gisa ezagutzen den Bizkaiko eskualdeko herria da, eta Euskal Herriko gune turistiko garrantzitsuenetakoa da, bai itsasoa, mendia, kultura eta dibertsioa biltzen dituen leku pribilegiatuan dagoelako, bai duen ingurune natural aberatsa dela eta, UNESCOk 1984an Biosferaren Erreserba izendatutakoa, hain zuzen ere.

 

Kokapen geografiko garrantzitsu hori dela eta, turismoaren, kirolaren eta kulturaren interesgune garrantzitsuenetakoez gozatzeko aukera dugu 15 Km-ko ingurunean. Portuondo Kanpina aukeratuz gero, gure opor eta ihesaldietarako aukera amaigabeak izango ditugu.

Kanpinaren kokapena Info Turistikoa

Nola iritsi

Errepidez

GPS: Lat: 43º 24' 0,88'' Long: 2º 41' 43,5''

Eskualdeko errepidetik: BI 2235 Zornotza-Bermeo, Gernikatik pasatu eta Bermeorako bidean jarraitu. Bermeotik etorriz gero, Mundakako saihesbidea hartu eta seinaleei jarraitu.

Autobidez
AP8 autobidearen 97. irteera Donostiatik etortzerakoan, 100. irteera Bilbotik etortzerakoan. Gernika aldera jarraitu eta gero Bermeo aldera.
Hegazkinez
Loiu (Bilbo) kanpinetik 30 Km-ra dago. (Aireportua-Bilbo autobusak: Bizkaibus konpainia, A3247 linea. Bilbon, Moyua plazan jaitsi).
Autobusez

Bizkaibus konpainia, linea: A3515. Geltokia kanpinaren alboan, ordu erdiro daude Bilbora edo Bermeora doazen autobusak.

Bilbon, Hurtado de Ametzaga geltokian, Abando geltokiaren alboan.

 

Bilbo-Aireportua eta Bilbo-Bermeo autobusen ordutegia:

http://apli.bizkaia.net/apps/danok/tq/index.html?Idioma=ES

Trenez

Tren-geltokia kanpinetik 1 Km-ra dago, Mundakan. Bilbo-Bermeo linea, trenak ordu erdiro daude, Bilboko metroarekin komunikatuta, baita Bilboko garraio publiko guztiekin ere.

 

Tren-ordutegiak:

http://www.euskotren.es/es/horarios

Distantziak

Autobusa: 200 mt.

Trena: 1 Km.

Hondartza: 500 mt. oninez joateko bidearekin

Mundakako erdigunea: 1 km oinez joateko bidearekin

Camping Portuondo 48360 Mundaka (Bizkaia)

CIF: B-95128567

Nº Reg. Empresas Turísticas País Vasco: PBI0001

Teléfono +34 94 687 77 01   Fax +34 94 687 78 28

recepcion@campingportuondo.com