erreserbatarako telefonoa 94 687 77 01

ARGIBIDE OROKORRAK

 

2024an zabalik dagoen aldia: 2024/02/23tik 2024/11/17ra

 

Harrera Ordutegiak: Goi-denboraldian: 9:00 - 23:00. Urteko gainerakoan: 9:00 - 21:00. Harrera zabalik asteko 7 egunetan.

 

Taberna eta Jatetxeak zabalik dauden aldia: 2024/02/02 tik 2024/12/19 ra. Kontsultatu ordutegiak www.restauranteportuondo.com webgunean

 

Igerilekua zabalik dagoen aldia: 2024/06/24 tik 2024/09/08 ra. Igerilekuko ordutegia: 11:00 - 20:00

 

Denda zabalik dagoen aldia: 2024/07/01 etik 2024/08/31 ra. Dendako ordutegia: astelehenetik ostegunera: 9:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 21:30etara, eta ostiraletik igandera: 09:00etatik 21:45etara.

 

Sarbideak: Kanpineko bide nagusiak %18ko malda eta 4,5 m-ko zabalera dauka, eta kanpinaren sarrera eta irteera bakarra da.

 

Aparkalekua: Lursailaren orografia dela eta, kotxeentzat egokitutako aparkalekua ez da beti kanping denda edo bungalowaren ondoan egongo.

 

Bisitak: Bisitariak sartzeko Harreraren berariazko baimena beharko da, eta 6,50€ko kostua dauka pertsona eta egun bakoitzeko.

 

Erreserbaren titularra, berarekin bidaiatzen dutenek sor litzaketen eragozpenen eta kalteen arduraduna da. Beste erabiltzaileen edo kanpineko langileen kexa errepikakoak jasotzekotan, edo kanpineko arau orokorrak ez badira betetzen, kanpinak kanporatzeko eta dagozkion kostuak kobratzeko eskubidea erreserbatzen du.

 

Ordainketak: Txekeak ez dira onartzen. American Express eta Diners Club txartelak ez dira onartuko.

 

Ostatuak

Erreserbak

Erreserba bat formalizatu aurretik fakturazio datuak eman behar dira.

Erreserba bat ezingo da irmotzat hartu, kanpinak idatzizko berrespena eman baino lehen.

 

Diru-aurrerakina: Erreserba konfirmatzeko bezeroak  egonaldi osoaren %50 ordaindu beharko du aldez aurretik.

 

Deuseztatzeak: Bezeroak bere erreserba deuseztatzen badu ondoko zigorrak izango ditu:

 

  • 10€ baliogabetzea ostatu hartzeko zehaztutako data baino hogeita hamar egun lehenago egiten bada gutxienez.
  • Eskatutako seinalearen % 40 baliogabetzea 30 egun lehenagoko (edo gutxiagoko) eta 16 egun baino gehiagoko tartearekin egiten bada.
  • Eskatutako seinalearen % 60 baliogabetzea 15 egun lehenagoko (edo gutxiagoko) eta 8 egun baino gehiagoko tartearekin egiten bada.
  • % 100 baliogabetzea 7 egun lehenagoko edo gutxiagoko tartearekin egiten bada.

 

Erreserba aldaketak: bezeroak bere egonaldia aldatzea eska dezake (datak eta / edo ostatu mota) idatzizko eskabidea aurkeztuz. Aldaketa eskuragarritasunaren araberakoa izango da.

 

Baieztapen epea: Online egiten ez diren erreserbetan, bezeroak astebeteko epea dauka diru-aurrerakinaren ordainketa egiteko. Behin ordainketa jasoz gero, erreserbaren baieztapena bidaliko dugu.

 

Bungalow ekipamendua: Sukaldeko tresneria onartutako pertsona kopuruentzako, kontratuaren arabera, berogailua. Oheko arropa, toallak eta sukaldeko eskuoihalak. Barbakoa kanpoan. Aparkaleku kanpin barruan. Kanpineko instalazioetan garbitegia, bungalowetan esekitokia. Bungalowek ez daukate etxetresna txikirik.

 

Glamping ekipamendua: Sukaldeko oinarrizko tresneria onartutako pertsona kopuruentzako, kontratuaren arabera. Oheko arropa. Aparkaleku kanpin barruan.

 

Etxe-abereak: Etxe-abereak Harrerako langileek zehaztutako bungalowetan onartzen dira. Etxe-abereak onartzen diren bungalowak erreserbatzeko, telefonoz deitu beharko da.

 

Ordutegiak: Ostatuan sartzeko ordua 17:00etatik aurrera izango da etorrera egunean, eta  irteerako egunean goizeko 12:00ak baino lehen.

 

Erretzea: Debekatuta dago ostatuetan erretzea.

 

Okupazioa: Ezin da bungalow bakoitzeko onartutako pertsona kopurua gainditu.

 

Irteera: Ostatua garbi eta txukun utzi behar da, sukaldeko tresnak garbi eta zarama dagokion edukiontzietan.

 

Adingabeak: Bungalowetan ez da heldu batez ez dagoen adingaberik onartzen. Adingabek ezin dute erreserbarik egin.

 

Erresebak egiteko egonaldi minimoak:

  • Behe eta erdi-denboraldietan: 2 gau
  • Aste Santu eta Zubietan: 3 gau
  • Goi-denboraldian: 4 gau
  • Denboraldi estran: 7 gau

Kanpatzeko arauak

Prezioa: Oinarrizko prezioak, kanpineko zerbitzu guztiez gain, denda/karabana eta kotxea edo autokarabanarentzako lekua hartzen du barne. Partzela murriztuetan, prezioak denda batentzako lekua du barne.

 

Etxe-abereak: Animaliak onartzen dira. Animaliek lotuta egon behar dute eta emandako partzelan. Animalien jabeak gerta litezkeen istiluen arduradunak dira. Debekatuta dago partzelan maskota bakarrik eta zaintza gabe uztea.

 

Okupazioa: Harrerako langileek sailaren zenbakia eman arte, kanpinlariek ezin dute ostaturik hartu.

 

Adingabeak: Kanpinean ez da heldu batez ez dagoen adingaberik onartzen. Adingabek ezin dute erreserbarik egin.

 

Ordutegiak: Sailak irteera eguneko 12:00ak baino lehen utzi behar dira. Kanpinak, ordu horren ondoren okupatuta dagoen saila husteko eskubidea dauka.

 

Erreserbak egiteko egonaldi minimoak:

  • Behe-denboraldian: 2 gau
  • Erdi-denboraldian: 4 gau
  • Goi-denboraldian: 7 gau

 

Erreserbak

 

6,5 m baino gehiagoko karabana ala autokarabanen erreserbak ez dira onartzen.

 

Erreserba bat formalizatu aurretik fakturazio datuak eman behar dira.

 

Erreserba bat ezingo da irmotzat hartu, kanpinak idatzizko berrespena eman baino lehen.

 

Diru-aurrerakina: Uztaileko eta Abuztuko erreserbak konfirmatzeko bezeroak egonaldi osoaren %50 aldez aurretik ordaindu behar du.

 

Baieztapen epea: Bezeroak astebeteko epea dauka diru-aurrerakinaren ordainketa egiteko. Behin ordainketa jasoz gero, erreserbaren baieztapena bidaliko dugu.

 

Deuseztatzeak: Bezeroak erreserba baliogabetuko balu, zigor hauek aplikatuko lirateke:

• 10€ baliogabetzea partzela hartzeko zehaztutako data baino hogeita hamar egun lehenago egiten bada gutxienez.

• 25 € baliogabetzea kanpinera sartzeko ezarritako data 29 egun edo gutxiagorekin eta 8 egun edo gehiagorekin egiten denean.

• Ezeztapena 7 egun lehenago edo gutxiagorekin egiten den gordailuaren% 100.

Camping Portuondo 48360 Mundaka (Bizkaia)

CIF: B-95128567

Nº Reg. Empresas Turísticas País Vasco: PBI0001

Teléfono +34 94 687 77 01   Fax +34 94 687 78 28

recepcion@campingportuondo.com

Icono Facebook
Europarc - Turismo Sostenible en Espacios Protegidos
Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros, para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias. Si continúa navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web. Las cookies no se utilizan para recoger información de carácter personal. Usted puede permitir su uso o rechazarlo, también puede cambiar su configuración siempre que lo desee. Dispone de más información en nuestra Política de Cookies.